| Izenburua : |
Che |
| Dokumentu mota : |
testu inprimatua |
| Egilea(k) : |
Aitor Zuberogoitia, Egilea |
| Argitaratzailea : |
Elkar |
| Argitalpen-urtea : |
1997 |
| Bilduma : |
Elkar BIOGRAFIAK zenb. 5 |
| Orrialdeak : |
154 or. |
| Formatua : |
18 zm. |
| ISBN/ISSN/EAN : |
978-84-7917-746-1 |
| Hizkuntza(k) : |
Euskara (baq) |
| Laburpena : |
"Che Guenarari buruz hausnartzen hasi eta trumilka pilatzen zaizkit oroitzapenak,oparo bezain era askotakoak. Fidelekin batera Habana bereganatu zuen gizona, "Bat, bi, hiru...Vietnam mordoa" sortzeko aholkua bota zuena, poster ospetsu hartako iraultzailea...Haren irudian gizatasuna, bihozberatasuna, gizon idealista eta ameslaria erabat entregaturik ikusten genuen; hitz batean, guk geuk izan nahi genuena. Izan ere, Cheren garaia gure garaia izan zen: Ekin erakundea ETA bihurtu zenekoa, Espainiako kartzelak ezagutu, Iparraldean babestu...
Baldintzak objektiboak eskasak izanik ere (halaxe ziren Sierra Maestran, askoz gehiago Zairen eta Bolivian), haiek borondatez ordezkatzen zituen, borrokarako bere gogo eta ahalmenaz, guk ere lantzean behin egin genuen bezala, eta horrek marxismo instituzionalaren, sozialismo moshuzalearen arbuioa ekarri zion. Hala ere, munduko herri zapaldu eta erakunde aurrerazale guztien mirespena zeukan eta 1967an Boliviako La Higuera-n hil zutenean mito bihurtzen hasi zen. Alabaina, osasunez ahula eta makala zen: haurtzaroaz geroztik asma larria zeukan, hainbesteraino non ezin izan baitzen eskolara joan eta amaren eskutik ikasi zituen lehengo hastapenak. Era berean, aipatu beharra dut niri pertsonalki inportantea iruditzen zaidan alderdi bat: kulturalki eta ekonomikoki jatorri burgesekoa izanik, menperatuen kausa bere egin zuen. Baita hau ere: borroka armatua onartu bazuen ere, beste biderik ikusi ez zuelako izan zen. Chek ez baitzuen gerla panazeatzat hartzen, guk geuk ere hartzen ez genuen bezalaxe". Julen Madariaga |
| Eduki-oharra : |
aurkbidea:
-Azalaren eta mamiaren dialektika
-Asmaren kontrako borroka setatsua
-Bidaiari abenturazalearen bataioa
-Kontzientzia politikoaren esnaera
-Ernesto, Che bihurtzen da
-Las Coloradas-tik Sierra Maestrara
-Komandante baten izendapena
-Gerra amaitu eta iraultza hasi
-Guevara komandantearen zapatismoa
-Gerra nuklearraren atarian
-Bat, bi, hiru, Vietnam mordo bat sortu guran
-Porrot baten kontakizuna
-Lagun zaharrekin Boliviarantz
-Ñancahuazu-tik La Higuera-ra
-Bizi hilak eta hildako biziak
-Kronologia |
| Nature du document : |
dokumentala |
| Generoa : |
biografia |
| Publikoa : |
14 urtetik goiti |
| Esteka iraunkorra : |
https://pmb.seaska.eu/xalbador/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=9093 |
Che [testu inprimatua] / Aitor Zuberogoitia, Egilea . - Elkar, 1997 . - 154 or. ; 18 zm.. - ( Elkar BIOGRAFIAK; 5) . ISBN : 978-84-7917-746-1 Hizkuntza(k) : Euskara ( baq)

|  |