| Izenburua : |
Ipuin berdeak |
| Dokumentu mota : |
testu inprimatua |
| Egilea(k) : |
Joxean Agirre, Egilea ; Koldo Amestoy, Egilea ; Pako Aristi, Egilea ; Itxaro Borda, Egilea ; Harkaitz Cano, Egilea ; Juan Martin Elexpuru (1950 - ...), Egilea ; Patxi Ezkiaga, Egilea ; Amaia Lasa, Egilea ; Maite Lazkano, Egilea ; Juan Luis Zabala (1963 - ...), Egilea ; Patxi Zabaleta, Egilea |
| Argitaratzailea : |
Eguzki |
| Argitalpen-urtea : |
1997 |
| Orrialdeak : |
79 or. |
| Hizkuntza(k) : |
Euskara (baq) |
| Gako-hitzak : |
ekologia |
| Indexazio hamartarra : |
574.5 Ekologia |
| Laburpena : |
Orain dela hamar urte, Hego Euskal Herriko 70 talde ekologista eta antinuklearretan ari ziren 300 lagun Iruñean bildu eta EGUZKI sortu zen. Geroztik, EGUZKIkideok hamaika arazori aurre egin behar izan diogu, beti ere gure lurraren defentsan.
Borroka fronte askotan aritu beharrak, ordea, sarri ?sarriegi beharbada? aktibismora eraman gaitu. Aktibismoa beharrezkoa ez ezik ezinbestekoa ere bada, jakina, hein handi batean eguneroko errealitateak nahitaez inposatua. Baina, aldi berean, garbi dago aktibismoa, bere horretan itoko ez bada, proiektu zabalago baten zerbitzura jarri behar dela.
Horregatik orain dela hiru bat urte hausnarketa kolektiboari ekin genion eta ondorioak, agian aparteko nobedaderik ekartzen ez bazuten ere, oso garbiak izan ziren. Hona hemen, labur-labur:
? Pairatzen dugun krisialdi ekologikoaren manifestazio guztiak elkarloturik daude, guztiak dira gaixotasun beraren sintoma.
? Gaixotasun hori indarrean dagoen garapen eredua da; hau, ingurugiroa hondatzeaz gain, intsolidario eta injustua da gero eta giza sektore zabalagoekin.
? Gu ez gara, noski, garapen eredu honen kontra ari diren bakarrak. Saia gaitezen, bada, beste sektore aurrerakoiekin bat egiten, ibil gaitezen norabide berean bederen.
? Elkarlana bideratzeko proposatu genuen Etorkizunerako Giza Akordioa (EGA), egun inpotentzia eta pasibitatearen menpe dauden indar sortzaileak ilusionatu eta mugiarazteko gai izan daitekeen tresna.
EGAren filosofia oso gogoan izan dugu azken urteotako eginkizunetan, beti ere «Euskal Herria ekologiatik eraikiz» lemapean. Horren ondorioz, hainbat sektorerekin ?arrantzale eta nekazariekin adibidez? aritu gara ahal izan dugun neurrian lan esparru komunetan, hala nola, arrantzu prozedura kaltegarriak, lurralde antolaketa, azpiegitura handiak...
Kultur munduko jendearekin ere lan egin beharra zegoela garbi ikusi genuen lehenengo momentutik beretik. Amankomuneko lan esparru posibleak, ordea, ez dira arrantzale edo nekazariekikoak bezain ebidenteak. Horregatik sortu zen ipuin liburu honen proiektua, ekologista eta letra jendearen arteko hurbiltze saioa ?xume-xumea baina? izan nahi duena.
Proiektua lozorroan egon da luzaz, baina, aurten EGUZKIren hamargarren urtemuga dela aitzakiarekin, iratzarri egin dugu. Idazle ezagunei ingurugiroarekin ?zentzu zabalean? zerikusirik duen erregaluzko ipuin bana eskatu eta irakurleak ondorengo orrialdeetan du emaitza. Azal eta mamiz oso testu desberdinak izan arren, guztiak dira literatur irudimenarekin ere «Euskal Herria ekologiatik eraiki daitekeen froga. |
| Eduki-oharra : |
aurkibidea:
# Iguanaren azken berrehun metroak
Harkaitz Cano
# Haritz zaharra
Koldo Amestoy
# Llueve desde Carabanchel
Juan Luis Zabala
# Laida 2010
Itxaro Borda
# Parkinson
Pako Aristi
# Bat-batean!
Amaia Lasa
# Gizakiok scorpio gara
Joxean Agirre
# Ehiztaria
Patxi Ezkiaga
# Etsidamu
Juan Martin Elexpuru
# Bilera
Maite Lazkano
# Zizare urdina
Patxi Zabaleta |
| Nature du document : |
fikzioa |
| Generoa : |
ipuin |
| Publikoa : |
14 urtetik goiti |
| Esteka iraunkorra : |
https://pmb.seaska.eu/xalbador/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=15679 |
Ipuin berdeak [testu inprimatua] / Joxean Agirre, Egilea ; Koldo Amestoy, Egilea ; Pako Aristi, Egilea ; Itxaro Borda, Egilea ; Harkaitz Cano, Egilea ; Juan Martin Elexpuru (1950 - ...), Egilea ; Patxi Ezkiaga, Egilea ; Amaia Lasa, Egilea ; Maite Lazkano, Egilea ; Juan Luis Zabala (1963 - ...), Egilea ; Patxi Zabaleta, Egilea . - Eguzki, 1997 . - 79 or. Hizkuntza(k) : Euskara ( baq)

|  |