| Izenburua : |
Kulturgileak eta kulturaren esparrua II : Euskal kulturgileak euskalgintza mugimenduaren eraikuntzan |
| Dokumentu mota : |
testu inprimatua |
| Egilea(k) : |
Ane Larrinaga, Egilea |
| Argitaratzailea : |
Donostia : Utriusque Vasconiae |
| Argitalpen-urtea : |
2007 |
| Bilduma : |
Bila zenb. 20 |
| Orrialdeak : |
333 or. |
| Formatua : |
22 cm |
| ISBN/ISSN/EAN : |
978-84-935757-2-4 |
| Prezioa : |
34,00 |
| Ohar orokorra : |
Bibliografia : 317-333 or. |
| Hizkuntza(k) : |
Euskara (baq) |
| Gako-hitzak : |
Kulturgileak Gizarte_mugimenduak Euskalgintza |
| Indexazio hamartarra : |
306 Culture et normes de comportement |
| Laburpena : |
Hizkuntzen aldeko mugimenduak rol intelektual berrien eraikuntzarako gune egokiak dira gizarte garaikideetan, bereziki azpiinstituzionalizaturik dauden kultura esparruetan. Kultura eta hizkuntza batzuek Modernitatearen garaiaz geroztik nozitu duten azpiinstituzionalizazio hori mendekotasun harremanen ondorioa izan da. Esparru kultural propiorik osatu ezin izan duten mendeko kulturei dagokienez, gizarte mugimenduek kultura instituzioen tokia hartu dute eskuarki. Halatan, instituzio politikoen ekimenik ezean, kultura eliteek bultzaturiko mugimendu ekimenez sortu dira sozializazio erakundeak ?eskolak, akademiak, hedabideak-, eta mugimenduen inguruan hezi dira mendeko kulturaren kulturgile berriak ere. Bestelako erakunde ofizialen gabezian, mugimenduek sortutako gune kultural alternatiboetan kontsakratu dira intelektualak holakoetan. Aldi berean, elite kultural horiek hizkuntza eta kultura gutxitua berreskuratzeko egitasmoen lidergoa bereganatu dute.
Historian zehar euskararen alde osatu den euskalgintza izeneko gizarte mugimendua ikuspegi askotatik aztertu izan da. Lan honetan gune kognitibo gisa funtzionatzen duen esparrutzat hartu dugu. Abiaburu horrek, batetik, mugimenduaren barnean gertatutako sorkuntza intelektualaz jabetzeko aukera eman digu: bestetik, euskalgintzaren partaide diren kulturgileek egindako lanari erreparatzeko parada ezin hobea ere eskaini digu. Ildo horretatik, ohartu gara, mendeko egoeran dauden beste hizkuntza komunitate askotan gertatu den bezala, euskalgintzak ohiko kultura erakundeen tokia hartu duela: hiztun komunitateak beharrezkoak dituen funtzio kulturalak bete dituela eta kulturgileek euren rolak eraikitzeko premiazkoak dituzten agertokiak ere sortu dituela, besteak beste. Horrela, erakunde politiko eta erakunde kultural legitimoen gabeziak herri ekimenaren moldez jantzi ditu luzaroan kultura egintza gehienak. |
| Eduki-oharra : |
Kulturgilea gizarte mugimendu berrietan ; kulturaren eta politikaren arteko loturaren berreraikuntza beranduko modernitateko gizarteetan
Kulturgileen tradizioak sortzen, kultura esparruaren autonomia gauzatzen : euskal kulturgileak euskalgintza mugimenduaren eraikuntzan |
| Nature du document : |
dokumentala |
| Publikoa : |
Helduak |
| Esteka iraunkorra : |
https://pmb.seaska.eu/xalbador/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=4120 |
Kulturgileak eta kulturaren esparrua II : Euskal kulturgileak euskalgintza mugimenduaren eraikuntzan [testu inprimatua] / Ane Larrinaga, Egilea . - Donostia : Utriusque Vasconiae, 2007 . - 333 or. ; 22 cm. - ( Bila; 20) . ISBN : 978-84-935757-2-4 : 34,00 Bibliografia : 317-333 or. Hizkuntza(k) : Euskara ( baq)

|  |