PIARRES LARZABAL KOLEGIOKO IDZ
IDZ-ko katalogoa
Hemen ikastetxean diren dokumentuak xerka ditzazkezu.
1/ Jarrera :
- Estudio gelatik IDZra joan etorriak ez dira egingo. Estudio hasieran hezitzaileari erran beharko da IDZra lan egitera etortzen direla ; puxka guztiak hartuko dira orduaren bukaera arte egoteko moduan.
- Lan giroa zaintzeko, lasaitasunean eta ixiltasunean aritzea eskatua da.
- Binaka edo talde ttipika direnak ahapetik mintzatzea eskatua da.
- Erabil dokumentuak hartu eta, lekura berriz altxatuko dira joan aintzin.
2/ Erabilpen bereziak :
- Ordenagailuen baliatzeko araudia irakurri ondoren : ikasleak eskolako jarduerekin loturiko edozein ikerketa egin lezake.
- Ordenagailuaren erabiltzeko galdea handia delarik, itzuli bat antolatzen da eta izena aitzinetik ematen.
- Programen kargatzeko, hari galdegin behar zaio.
- Interneten erabiltzea dokumentalistaren begiradapean eginen da beti.
- Dokumentuen inprimatzeko baimena eskatuko da. Hamar zentima ordaindu beharko da (fotokopia baten egiteko bezala).
- Fotokopiak ez dira liburutegian baitezpada egiten, idazkaritzan ere egin daitezke.
3/ Mailegutzak :
- Dokumentalistak du deliberatzen zer mailegatzen den eta zer ez.
- Bertan, hiru dokumentu gehienik hartzen dira.
- Mailegu berriak ezin dira egin aintzinekoak itzuli gabe.
- Galdu edo andeatu dokumentuak ordezkatu behar dira.
5/ Gainetarakoak :
Dokumentalista, irakaslea da eta IDZ ikasgelaren parekoa, beraz gainerateko punduetan (ikasleen eskubideak eta betebeharrak, zigorrak...) ikastegiko barne araudia aplikatzen da osoki.

