PIARRES LARZABAL KOLEGIOKO IDZ
IDZ-ko katalogoa
Hemen ikastetxean diren dokumentuak xerka ditzazkezu.
Informatika eta interneteko informazio iturriak baliatzeko araudia :
Jokoen instalatzea eta erabiltzea debekatua da.
IDZn ordenagailuak baliatzeko araudi orokorra :
- Informatikako materiala soilik ikastegiko lanaren egiteko, liburuen aurkitzeko edo ikerketa baten erabiltzeko dira.
- Informatikako materiala auskorra da, ondorioz erabil prozedurak errespetatu behar dira.
- Orokorrean programak ezin dira kopiatu (hots : *.exe edota *.com adibidez) eta bereziki, ikastegiak instalatu dituenak ezin dira aldatu eta kopiatu, ikastegiko programak ikastegiaren jabe direlako.
- Dokumentu baten imprimaketa soilik irakaslearen baimenarekin egiten da. Galdegina zaie web orrialde bat ez zuzenki inprimatzea, baina bai haren informazioak kopiatzea testu dokumentuan. Gero, orrialdea aurrebisitatu behar da, arazo guztien baztertzeko. Arras debekatua da imprimaki hori anitz aldiz inprimatzea. Dokumentu hori, behin baino gehiago nahi bada fotokopiaren erabiltzea da aproposena.
- Internet erabiltzea ez da eskubide bat bainan bai baimen berezi bat. Ikastegiko lanarekin lotua dena, dokumentazio pertsonala baten egiteko, gaierakasle batek aholkaturik.
- Internet baliatu baino lehen, lotura liburuxka dokumentalistari utzi behar zaio, jarrera ez bada zuzena izan, bertan idazteko.
- Soilik dokumentalistari aipatutako ikerketaren egitera joanen da. Ezin dira ikusi eta hedatu xenofo, arrazakeria edota pornografiko atarietan aurkitutako elementuak.
- "Chat" ezin da erabili eta gutun elektronikoak soilik ikastegiko pedagogi proiektu baten barnean baliatzen ahalko da.
- Interneten bidez programa batzuen telekargatzea debekatua da.
- Materiala aurkitu den moduan utzi.
Barne araudi hau betetzen ez duenak zigortua izanen da ikastegiko barne araudiaren arabera eta debekatua izanen zaio IDZn diren ordenagailuen erabiltzea.
Azkenik Ikasle 1 = ordenagailu 1

