PIARRES LARZABAL KOLEGIOKO IDZ
IDZ-ko katalogoa
Hemen ikastetxean diren dokumentuak xerka ditzazkezu.
Upaingoa
|
|
Bildumako dokumentu eskuragarriak (5)
Bilaketa zehaztu
Izenburua : Astrolabioa Dokumentu mota : testu inprimatua Egilea(k) : Jon Alonso, Egilea Argitaratzailea : Iruñea : Pamiela, 2007 Bilduma : Upaingoa zenb. 15 Orrialdeak : 125 or. Irudiak : z.-b. ir. Formatua : 19 cm ISBN/ISSN/EAN : 978-84-7681-521-2 Prezioa : 12,00 ? Hizkuntza(k) : Euskara (baq) Indexazio hamartarra : 899.920 7 Laburpena : Esku artean daukazun Astrolabio hau saiakera literario bat da, eta lau artikulu biltzen ditu; lehengo hiruretan egileak, irakurlea den aldetik eta itzultzailea den aldetik metaturiko esperientziak lagun, nola halako bidezido-rrak bilatu nahi ditu letren oihanean, gustuko idazleen eta erreferentzien bitartez, inork literaturan jarduteko eduki ditzakeen arrazoiak eta literaturan egoteko bere koordenadak errepasatzeko asmoz. Artikuluok itzulpenak guretzat daukan garrantzia agerian uzten dute, eta zeharka izan arren, intentzio literarioaz egindako itzulpen-antologia partzialen aldeko aldarria dela esan genezake, baita ere.
Laugarren artikulua gure sistema literarioaren zenbait alderdi aztertzen dira, zeharka, alderaketaz, gai horretarako hurbilpen xume bat eginez, jakinik munduan distantziak laburtzen ari direla, eta beraz ez dela faltako bizia barkatuko dion kritikari posmodernorik, AEBetako unibertsitateetatik etorria, edo urrutiagotik ausaz.Eduki-oharra : Ferdydurkeren asimilazio zatikako bat
Cortazar Gombrowiczen negatibo den aldetik
Itzaultzaileen oharrak
Tropelaren banitate zaurituaGeneroa : saiakera Maila : helduak Esteka iraunkorra : https://pmb.seaska.eu/plarzabal/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=9064 Astrolabioa [testu inprimatua] / Jon Alonso, Egilea . - Iruñea : Pamiela, 2007 . - 125 or. : z.-b. ir. ; 19 cm. - (Upaingoa; 15) .
ISBN : 978-84-7681-521-2 : 12,00 ?
Hizkuntza(k) : Euskara (baq)
Indexazio hamartarra : 899.920 7 Laburpena : Esku artean daukazun Astrolabio hau saiakera literario bat da, eta lau artikulu biltzen ditu; lehengo hiruretan egileak, irakurlea den aldetik eta itzultzailea den aldetik metaturiko esperientziak lagun, nola halako bidezido-rrak bilatu nahi ditu letren oihanean, gustuko idazleen eta erreferentzien bitartez, inork literaturan jarduteko eduki ditzakeen arrazoiak eta literaturan egoteko bere koordenadak errepasatzeko asmoz. Artikuluok itzulpenak guretzat daukan garrantzia agerian uzten dute, eta zeharka izan arren, intentzio literarioaz egindako itzulpen-antologia partzialen aldeko aldarria dela esan genezake, baita ere.
Laugarren artikulua gure sistema literarioaren zenbait alderdi aztertzen dira, zeharka, alderaketaz, gai horretarako hurbilpen xume bat eginez, jakinik munduan distantziak laburtzen ari direla, eta beraz ez dela faltako bizia barkatuko dion kritikari posmodernorik, AEBetako unibertsitateetatik etorria, edo urrutiagotik ausaz.Eduki-oharra : Ferdydurkeren asimilazio zatikako bat
Cortazar Gombrowiczen negatibo den aldetik
Itzaultzaileen oharrak
Tropelaren banitate zaurituaGeneroa : saiakera Maila : helduak Esteka iraunkorra : https://pmb.seaska.eu/plarzabal/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=9064 Erreserbatzea
Dokumentu hau erreserbatu
Aleak(1)
Marra-kodea Kota Euskarria Kokapena Saila Eskuragarritasuna 0003059 E ALO A liburua IDZ Irakasleen gunean Egoera onean
Eskuragarria
Izenburua : Herria, hiria, nazioa : Zibilismoaren sustraiak Dokumentu mota : testu inprimatua Egilea(k) : Xabier Arregi, Egilea Argitaratzailea : Iruñea : Pamiela, 2006 Bilduma : Upaingoa zenb. 11 Orrialdeak : 125 or. Formatua : 19 cm ISBN/ISSN/EAN : 978-84-7681-489-5 Prezioa : 11,50 € Ohar orokorra : Bibliografia : 121-123 or. Hizkuntza(k) : Euskara (baq) Indexazio hamartarra : 320 Politique - l'Etat Laburpena : Utopia guztiak ahituta, eremu sakralizatuak beste garai batekoak bihurtu ei direnen, giza bizitzeren arlo politiko eta sozialean hiria, hiritartasuna, gizarte zibila agertu dira nagusi.
Nazioa, herria, langilea, gizarte klasea, norbanakoa, pertsona, erlijioa, nekazal giroa..., kontu zaharrak, asmaketa zaharrak , izango ei dira guztiak, denak zaku berekoak. Aurrerantzean kontua izango da hiritar soilak izatea.
Baina arakatzen ekinez gero, jabetuko gara ez dela dena hain berria egitasmo zibilista horretan, ezta oso txukuna ere. Arbaso zaharrak ditu berak ere eta ez beti lagun zintzo eta gardenak. Gainera, gardentasun itxura horrek talka egiten du bere eguneroko jardunarekin, bestak beste, iraganeko beste asmaketa zahar haiei leporatzen dizkien gaitz berberak daramatzalako barruan.
Hori erakusteko, kontu horien inguruko eztabaida une garrantzitsuenei egiten zaie so lan honetan, Grezia, Erroma, ilustrazioa, eta, azkenean, gaur egungo horren inguruko eztabaidan murgildu da egilea. Argudiaketa zorrotza baina samurra, sarkorra eta zirikatzailea, hori da hemen aurkituko duena irakurleakEduki-oharra : I. Medearen ezlekua
II. zatia : Dinastismoaren eta Errepublikanismoaren arteko auziaz
III. zatia : Eta gaur zer ?Esteka iraunkorra : https://pmb.seaska.eu/plarzabal/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=4159 Herria, hiria, nazioa : Zibilismoaren sustraiak [testu inprimatua] / Xabier Arregi, Egilea . - Iruñea : Pamiela, 2006 . - 125 or. ; 19 cm. - (Upaingoa; 11) .
ISBN : 978-84-7681-489-5 : 11,50 €
Bibliografia : 121-123 or.
Hizkuntza(k) : Euskara (baq)
Indexazio hamartarra : 320 Politique - l'Etat Laburpena : Utopia guztiak ahituta, eremu sakralizatuak beste garai batekoak bihurtu ei direnen, giza bizitzeren arlo politiko eta sozialean hiria, hiritartasuna, gizarte zibila agertu dira nagusi.
Nazioa, herria, langilea, gizarte klasea, norbanakoa, pertsona, erlijioa, nekazal giroa..., kontu zaharrak, asmaketa zaharrak , izango ei dira guztiak, denak zaku berekoak. Aurrerantzean kontua izango da hiritar soilak izatea.
Baina arakatzen ekinez gero, jabetuko gara ez dela dena hain berria egitasmo zibilista horretan, ezta oso txukuna ere. Arbaso zaharrak ditu berak ere eta ez beti lagun zintzo eta gardenak. Gainera, gardentasun itxura horrek talka egiten du bere eguneroko jardunarekin, bestak beste, iraganeko beste asmaketa zahar haiei leporatzen dizkien gaitz berberak daramatzalako barruan.
Hori erakusteko, kontu horien inguruko eztabaida une garrantzitsuenei egiten zaie so lan honetan, Grezia, Erroma, ilustrazioa, eta, azkenean, gaur egungo horren inguruko eztabaidan murgildu da egilea. Argudiaketa zorrotza baina samurra, sarkorra eta zirikatzailea, hori da hemen aurkituko duena irakurleakEduki-oharra : I. Medearen ezlekua
II. zatia : Dinastismoaren eta Errepublikanismoaren arteko auziaz
III. zatia : Eta gaur zer ?Esteka iraunkorra : https://pmb.seaska.eu/plarzabal/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=4159 Erreserbatzea
Dokumentu hau erreserbatu
Aleak(1)
Marra-kodea Kota Euskarria Kokapena Saila Eskuragarritasuna 0002341 320 ARR H liburua IDZ Irakasleen gunean Egoera onean
Eskuragarria
Izenburua : Literaturak umeei begiratu zienean Dokumentu mota : testu inprimatua Egilea(k) : Manu Lopez Gaseni, Egilea Argitaratzailea : Iruñea : Pamiela, 2006 Bilduma : Upaingoa zenb. 12 Orrialdeak : 110 or. Formatua : 19 cm ISBN/ISSN/EAN : 978-84-7681-496-3 Prezioa : 11,50 € Ohar orokorra : Bibliografia : 105-108 or. Hizkuntza(k) : Euskara (baq) Gako-hitzak : Haur literatura Haurrak Liburutegiak Indexazio hamartarra : 899.928 Laburpena : Lan honek ez du Haur eta Gazte Literaturaren azterketa sistematiko bat izateko asmorik. Arlo horren inguruko zenbait azterketa akademiko egin ondoren sortutako ideiak, materialak eta gogoetak plazaratu nahi izan ditu soilik, ikerketa unibertsitarioak ezarritako gerruntze estuegitik aske irakurleria zabalagoa batera iris daitekeelako ustean.
Azken hamar urteotan lekutxo bat eskuratu du haur eta gazte literaturak unibertsitateko irakaskuntza eta ikerketaren eremu elitista eta baztertzailean, eta maila hori lortu arteko bazterketaren eta gaizki ulertuen historia azaldu nahi izan da lehen kapituluan. Azken batean, Literaturak umeei begiratu zienean lanaren tituluari erantzuten dioten alderdiak dira horiek guztiak. Hurrengo bi kapituluetan, sortzaileengan jarri da ikusmira: zerk bultzatzen duen idazlea haur eta gazte literatura idaztera. Arlo horretan garrantzi berezia izan duten kontu banari eskaini zaizkio hurrengo bi kapituluak. Hortik aurrera, gaiaren inguruko askotariko alderdietan jarri da arreta: merkatua; kritikaren zeregina; liburutegien funtzioa; gazteentzako literatura; dibulgazioko literatura; «politikoki zuzenaren» ideologiak arlo honetan duen eragina; eta zinemara eta telebistara aldatutako haur eta gazte literaturak ematen duen ikuspegi berria.
Honenbestez, haur eta gazte literaturari buruzko saiakera heterodoxo samar honek kulturaren puzzle erraldoia erabat osatzeko gogo alferrekoan piezatxo bat izan litekeelakoan, gaiari buruzko interesik lukeen irakurlearen irizpidera geratzen da.Generoa : DOKUMENTALA Maila : helduak Esteka iraunkorra : https://pmb.seaska.eu/plarzabal/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=4157 Literaturak umeei begiratu zienean [testu inprimatua] / Manu Lopez Gaseni, Egilea . - Iruñea : Pamiela, 2006 . - 110 or. ; 19 cm. - (Upaingoa; 12) .
ISBN : 978-84-7681-496-3 : 11,50 €
Bibliografia : 105-108 or.
Hizkuntza(k) : Euskara (baq)
Gako-hitzak : Haur literatura Haurrak Liburutegiak Indexazio hamartarra : 899.928 Laburpena : Lan honek ez du Haur eta Gazte Literaturaren azterketa sistematiko bat izateko asmorik. Arlo horren inguruko zenbait azterketa akademiko egin ondoren sortutako ideiak, materialak eta gogoetak plazaratu nahi izan ditu soilik, ikerketa unibertsitarioak ezarritako gerruntze estuegitik aske irakurleria zabalagoa batera iris daitekeelako ustean.
Azken hamar urteotan lekutxo bat eskuratu du haur eta gazte literaturak unibertsitateko irakaskuntza eta ikerketaren eremu elitista eta baztertzailean, eta maila hori lortu arteko bazterketaren eta gaizki ulertuen historia azaldu nahi izan da lehen kapituluan. Azken batean, Literaturak umeei begiratu zienean lanaren tituluari erantzuten dioten alderdiak dira horiek guztiak. Hurrengo bi kapituluetan, sortzaileengan jarri da ikusmira: zerk bultzatzen duen idazlea haur eta gazte literatura idaztera. Arlo horretan garrantzi berezia izan duten kontu banari eskaini zaizkio hurrengo bi kapituluak. Hortik aurrera, gaiaren inguruko askotariko alderdietan jarri da arreta: merkatua; kritikaren zeregina; liburutegien funtzioa; gazteentzako literatura; dibulgazioko literatura; «politikoki zuzenaren» ideologiak arlo honetan duen eragina; eta zinemara eta telebistara aldatutako haur eta gazte literaturak ematen duen ikuspegi berria.
Honenbestez, haur eta gazte literaturari buruzko saiakera heterodoxo samar honek kulturaren puzzle erraldoia erabat osatzeko gogo alferrekoan piezatxo bat izan litekeelakoan, gaiari buruzko interesik lukeen irakurlearen irizpidera geratzen da.Generoa : DOKUMENTALA Maila : helduak Esteka iraunkorra : https://pmb.seaska.eu/plarzabal/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=4157 Erreserbatzea
Dokumentu hau erreserbatu
Aleak(1)
Marra-kodea Kota Euskarria Kokapena Saila Eskuragarritasuna 0002302 899/GAS/L liburua IDZ Irakasleen gunean Egoera onean
Eskuragarria
Izenburua : Markak. Gernika 1937 Dokumentu mota : testu inprimatua Egilea(k) : Bernardo Atxaga, Egilea Argitaratzailea : Iruñea : Pamiela, 2007 Bilduma : Upaingoa zenb. 14 Orrialdeak : 133 or. Irudiak : z.-b. ir. Formatua : 19 cm ISBN/ISSN/EAN : 978-84-7681-516-8 Prezioa : 12,00 € Hizkuntza(k) : Euskara (baq) Gako-hitzak : Gernika Borramarka anaiak Onaindia Alberto Steer Indexazio hamartarra : 949.02-43 Laburpena : Imajina dezagun egoera; pentsa dezagun bonbardatuak, metrailatuak, erreak izan ziren biktimengan, edo kartzelatuak, beren ondasunez desjabetuak, beren hizkuntzan mintzatzeagatik mehatxatuak izan zirenengan –¡Habla en cristiano!–; pentsatu gainera hogeita hamar urte luzez ez zutela gertatutakoa kontatzeko aukerarik izan –nork erre zuen Gernika?–; pentsatu, azkenez, Ricardo de la Cierva eta haren gisako beste batzuentzat biktima horiek ez daukatela kexa-txinta bat ateratzeko eskubiderik, eta ateratzen badute, «malko-jario», «sentimental» edo antzeko kalifikatzaile-karkaxak jasotzen dituztela. Biblian dauden lerro batzuk etortzen zaizkit gogora: «Euli hilek lurringilearen olioa kutsatzen eta kirasten duten bezala…». Eduki-oharra : Markak
Beste marka batzukGeneroa : saiakera Maila : helduak Esteka iraunkorra : https://pmb.seaska.eu/plarzabal/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=9063 Markak. Gernika 1937 [testu inprimatua] / Bernardo Atxaga, Egilea . - Iruñea : Pamiela, 2007 . - 133 or. : z.-b. ir. ; 19 cm. - (Upaingoa; 14) .
ISBN : 978-84-7681-516-8 : 12,00 €
Hizkuntza(k) : Euskara (baq)
Gako-hitzak : Gernika Borramarka anaiak Onaindia Alberto Steer Indexazio hamartarra : 949.02-43 Laburpena : Imajina dezagun egoera; pentsa dezagun bonbardatuak, metrailatuak, erreak izan ziren biktimengan, edo kartzelatuak, beren ondasunez desjabetuak, beren hizkuntzan mintzatzeagatik mehatxatuak izan zirenengan –¡Habla en cristiano!–; pentsatu gainera hogeita hamar urte luzez ez zutela gertatutakoa kontatzeko aukerarik izan –nork erre zuen Gernika?–; pentsatu, azkenez, Ricardo de la Cierva eta haren gisako beste batzuentzat biktima horiek ez daukatela kexa-txinta bat ateratzeko eskubiderik, eta ateratzen badute, «malko-jario», «sentimental» edo antzeko kalifikatzaile-karkaxak jasotzen dituztela. Biblian dauden lerro batzuk etortzen zaizkit gogora: «Euli hilek lurringilearen olioa kutsatzen eta kirasten duten bezala…». Eduki-oharra : Markak
Beste marka batzukGeneroa : saiakera Maila : helduak Esteka iraunkorra : https://pmb.seaska.eu/plarzabal/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=9063 Erreserbatzea
Dokumentu hau erreserbatu
Aleak(1)
Marra-kodea Kota Euskarria Kokapena Saila Eskuragarritasuna 4188 E ATX M liburua IDZ Eleberriak euskaraz Egoera onean
Eskuragarria
Izenburua : Tolerantziaren gaineko disertazioa Dokumentu mota : testu inprimatua Egilea(k) : Xabier Agirre, Egilea Argitaratzailea : Iruñea : Pamiela, 2006 Bilduma : Upaingoa zenb. 13 Orrialdeak : 109 or. Formatua : 19 cm ISBN/ISSN/EAN : 978-84-7681-505-2 Prezioa : 11,50 € Hizkuntza(k) : Euskara (baq) Indexazio hamartarra : 306 Laburpena : Tolerantzia hainbat jarrera ahulekin nahastu izan da askotan. Diferentearekin tolerante izan liteke beldurrarengatik, errukiarengatik, miresmenarengatik, indiferentziarengatik… Alabaina, bada beste tolerantzia bat: nork bere ideiei tinko eutsiz, diferentearekin bizitzea beste edozein aukeraren gainetik hobesten duena.
Tolerantzia kontzeptu zehatz moduan kristautasunaren zatiketa nagusiarekin batera sortu zen. Gaur egungo erlijio, ideologia, ohitura eta jatorri anitzen aurrean, teorizazio filosofiko sakonetan hasi gabe, garai hartan bezala, aurreneko erantzuna bestearen onarpena izan liteke. Gero etorriko da kontzeptuaren eta beraren ondorio guztien zehaztapena. Erlatibismotik edo posmodernitatetik ihes eginda, tolerantziak zimendu filosofiko sendoa dauka, eskema epistemologiko sinpleak eta boterearen erabilpen utilitarista saihesten badira. Gogoan izan behar da, halaber, tolerantziaren lehen motorra zuhurtasuna dela, bide luzeko bertutea, hain zuzen ere.
Liburu honetan tolerantziaren historiari ez zaio begirik kendu, gertatutakoak beti zerbait erakusten duelakoan. Gainera, tolerantziaren oinarritze saioetan aztakatu da, hauen dohain eta akatsak nabarmendu nahian.Esteka iraunkorra : https://pmb.seaska.eu/plarzabal/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=4167 Tolerantziaren gaineko disertazioa [testu inprimatua] / Xabier Agirre, Egilea . - Iruñea : Pamiela, 2006 . - 109 or. ; 19 cm. - (Upaingoa; 13) .
ISBN : 978-84-7681-505-2 : 11,50 €
Hizkuntza(k) : Euskara (baq)
Indexazio hamartarra : 306 Laburpena : Tolerantzia hainbat jarrera ahulekin nahastu izan da askotan. Diferentearekin tolerante izan liteke beldurrarengatik, errukiarengatik, miresmenarengatik, indiferentziarengatik… Alabaina, bada beste tolerantzia bat: nork bere ideiei tinko eutsiz, diferentearekin bizitzea beste edozein aukeraren gainetik hobesten duena.
Tolerantzia kontzeptu zehatz moduan kristautasunaren zatiketa nagusiarekin batera sortu zen. Gaur egungo erlijio, ideologia, ohitura eta jatorri anitzen aurrean, teorizazio filosofiko sakonetan hasi gabe, garai hartan bezala, aurreneko erantzuna bestearen onarpena izan liteke. Gero etorriko da kontzeptuaren eta beraren ondorio guztien zehaztapena. Erlatibismotik edo posmodernitatetik ihes eginda, tolerantziak zimendu filosofiko sendoa dauka, eskema epistemologiko sinpleak eta boterearen erabilpen utilitarista saihesten badira. Gogoan izan behar da, halaber, tolerantziaren lehen motorra zuhurtasuna dela, bide luzeko bertutea, hain zuzen ere.
Liburu honetan tolerantziaren historiari ez zaio begirik kendu, gertatutakoak beti zerbait erakusten duelakoan. Gainera, tolerantziaren oinarritze saioetan aztakatu da, hauen dohain eta akatsak nabarmendu nahian.Esteka iraunkorra : https://pmb.seaska.eu/plarzabal/opac_css/index.php?lvl=notice_display&id=4167 Erreserbatzea
Dokumentu hau erreserbatu
Aleak(1)
Marra-kodea Kota Euskarria Kokapena Saila Eskuragarritasuna 0002272 306 AGI T liburua IDZ Irakasleen gunean Egoera onean
Eskuragarria



